eu | fr
AurkezpenaEgitarauaInformazio praktikoakLaguntzaileAntolatzaileakArgazkiakDokumentuak

Mintzalasai afitxa

Uste baino gehiago girelako

Hirietan euskaldunok errealitate ikusezina osatzen dugula jabeturik, euskara ikusgarri, entzungarri, erakargarri eta erabilgarri bilakatzeko dinamika bultzatu zuten Biarritzeko 25 elkartek 2011an.

5 urte berantago, Mintzalasai ekimena berritasunez beterik dator, iraila osoan euskaraz gozatzeko eta urte osoko eskaintzaren erakusleihoa izateko intentzioarekin.

Goza dezagun gehiago

Egia da ez dela beti errexa Baiona-Angelu-Biarritz eremuan euskaraz bizitzea. Baina uste baino aukera gehiago bada, eta aukera hauek ez ditugu atzemanen euskaldun izan aitzin, frantses hiztun gisa identifikatzen bagira.

Beraz autobusera igotzean, dendara sartzean, administrazioko harreran, haur parkean, lantokian... lehen hitzak euskaraz eman ditzagun, naturalki eta irria ezpainetan. Eta hor deskubrituko dugu zenbat solaskide euskaldun potentzial ditugun gure inguruan. Hortik goiti hasiko gira gure hizkuntza sozialki existiarazten. Lehen hitzak beti euskaraz ematea, gure esku den tresna eraginkorrenetarikoa da.

Bultzada berri baten beharra

Horiek hola, azken urteetan obratzen diren politika publikoak oraindik eskasak dira beharrezko emaitzak eragiteko. Abiadura horretan, 2050ean hiztun kopuru kritikoaz oraindik urrun izango gira.

Ausardiaz jokatzeko momentua da, euskarari koadro legala eskainiz, hizkuntza politikei baliabide egokiak esleituz eta egiazko ikuspegi prospektiboa izanez. Fatalitaterik ez da, lor dezakegun desafioa da.

Bitartean, kontsidera dezagun uste baino gehiago girela, eta ez dela kopuru afera bakarrik!

MINTZALASAI 2016

  • 7 egun.
  • 50 hitz ordu.
  • 25 elkarte antolatzaile.
  • 50 egitura parte hartzaile.
  • 75 pertsona laguntzaile.
Bai Euskarari | Zerbitzua eta Lana euskaraz Euskara Biarritz

> MINTZALASAI Elkartea - Elkarteen etxea - Erresistenteen plaza - 64200 BIARRITZ | 06 16 71 06 31
IKUSGARRI ANTOLATZAILE LIZENTZIA ZENBAKIA 3-1090846

Harremana | Legezko oharrak | Diseinua eta programazioa: iF Diseinuak - 2013